HURRENGO LASTERKETAK - NEXT RACES - PROXIMAS CARRERAS

2013/06/22 - Lekeitioko triatloia (Mikel + Xabigo)
2013/07/06 - Garaiko triatloia (Mikel)

ISABAKO TRIATLOIA (kronika)


Isaban Euskadiko Neguko Triatloi txapelketa jokatu da gaur goizean, eguneko protagonista nagusi bezala klima izan dugu, izan ere hotza ta euriak parte-hartzaileen erdiak erretiratzera behartu ditu, tartean Mikel. 

Bere gaurko errendimenduari dagokionez, alde positiboak aurkitzea ez da zaila korrikako partziala oso ondo egin izan baitu, aldiz bizikletako perfil gogorrak ta esandako eguraldiak faktura gogorra ordainarazi dio. Eskiak janztea lortu du baina ezin izan du lasterketa amaitu.
Datorren astean daukan Oinatiko duatloiari begira alde positiboekin geratzea tokatzen zaigu, izan ere larunbatean dena eman beharko du aste honetetakoari buelta emateko


Sailkapena

Mikelekin batera, Jabik ere txapelketa honetan parte hartu du ta oraingo honetan txanponaren beste aurpegiaz gozatzea egokitu zaio, izan ere Euskadiko Neguko Txapelketan 7. postuan sailkatu da!!! ZORIONAK!!! sailkapen orokorrari dagokionean 16. postuan amaitu du ta bizikletan zein korrikan izan duen maila ikusita... batzuk ikaratuta egon beharko dira!! Eskiak 8. postuan hartu ditu ta bere bizikletako multzoan 2. ta 3. sailkatua egon dira beraz aurre aurrean dabil!

Datorren astean Oiñatiko Duatloia daukagu, duatloi zirkuituko 5. froga, ta bertan Mikel egongo da!

2 comentarios:

Gontzal dijo...

El frío afectó al Ruso o qué? Cagoen...

Unknown dijo...

Aupa Gontzal!! y luego dicen que los Rusos son inmunes al frio... el proximo dia habra que meterle vodka en el botellin!!