![]() |
| 10km korrika (2 buelta) |
Martxoak 10, larunbatean, Oiñatin Duatloiko Zirkuituko 5. lasterketa izango da, nire uztetan Zirkuituko duatloirik onenetako bat, bai ibilbidea ta antolakuntzari dagokionez. Gainera, rain arte jokatu diren beste duatloi guztiak sprint distantzikoak izan dira ta hau da distantzia laburreko lehenengoa izango da. Parte hartzaileek guztira 10km korrika, 40km bizikletan ta 5km korrika egin beharko dituzte zirkuitu gogor batean izan ere bizikletako segmentuan bi mendate igo beharko dituzte, alde batetik Deskarga ta bestetik Udana.
Bertako irteeran Mikel egongo da bere denboraldi honetako bigarren duatloia egiteko prest. Pasan asteko ezustekoa burutik kendu ta gero Oiñatiko duatloi honetan lan ona egiteko gogo biziz helduko da, izan ere, gogotsu ta motibazioz gainezka dago!. Baita ere badaki garaipena ez dela erraz egongo ezta podiumera igotzea ere ez baina hor egoteko borrokatuko du. Larunbat honetako emaitzaren arabera aurrera begirako helburuak aldatu daitezke, izan ere, orain arte, zirkuitua ez da izan helburu berarentzan baina, Sopelako garaipenarekin batuz gero... zirkuitua jokatu edo ez baloratzen hasi beharko gara.
23 urtez azpiko mailan momentuz hauek izango dira irteera lerroan aurkituko ditugunak:
-Alex Altuna (Antxintxika)-Hecto Yucar (CN Urederra)
-Adur Eskisabel (Trigoi TT)
-Ibai Etxeandia (Extrem Zornotza)
-Miguel Faundez (Bilbaotri)
-Jabi Fernandez (SVC)
-Oinatz Urtiaga (Garai TT)
Sorte on denoi, ta bereziki Mikeli!!!



No hay comentarios:
Publicar un comentario