
Aurten, furgoneta hartu ta han abiatu ginen Txomin Bustindui, Mikel Faundez eta neroni. Bertan 5 egun igarotzeko eta bi hauek beraien bizitzako lasterketa egiteko asmoz. Euskal Herriko euri ta hotza atzean utzi ta han eguraldi bikaina aurkitu genuen, eguzkia eta 30º. Beraz euriaren eta hotzaren aitzakiarik egongo ez zela argi geneukan. Hurrengo egunetan hainbat euskaldunekin topo egin genuen bertan: Jon Karro, bere laguntzaile Txomin Garcia Murillo, Iban Bedialauneta... beraiekin ere entrenamendu bat edo beste egin izan genituen.
Aurreko egunetan zirkuitua ezagutu, atzedena hartu, ondo jan eta edaten ibili ginen. Larunbatean, goizeko 4etan jeiki, gozaldu eta Ironcaterako materiala hartu ta L`Ampollako porturantz joan ginen. Dena prest utzi ta 7.00etan hasi zen txapelketa.

Korrika saioa oso gogorra izan zen, 7kmko beste 6 itzuli eman behar izan zituzten eta eguerdian zegoen beroak ez zuen askorik laguntzen. Ala ta guzti bi kirolari hauek 4. itzulirarte erritmo on batekin jarraitzea lortu zuten eta azken 14kmak ahal zuten moduan bukatzea lortu zituzten.
Azkenean Txominek 21. postua lortu zuen 9:54:05eko denborarekin, bere errekorra parte hartzen duen 6. Ironman honetan eta aldiz Mikelek 10:26:01ean geratu zuen denbora bere lehen Ironmana izateko denbora bikaina.
ZORIONAK BIEI!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario