HURRENGO LASTERKETAK - NEXT RACES - PROXIMAS CARRERAS

2013/06/22 - Lekeitioko triatloia (Mikel + Xabigo)
2013/07/06 - Garaiko triatloia (Mikel)

TRIATLOIAK HASI DIRA! Elcheko IM erdia

Pasan asteko asteburuan hasi ziren Ikerrentzako 2013. urteko lehen triatloia Elchen, Arenalesen. Bertan Ironman erdiko distantzian aritu zen. Ez zen izan nahi izan genuen lasterketa izan, korrika hasi bezain laster aurtengo aurredenboraldian izanako minak berriz etorri zitzaizkion eta baina amaitzea lortu zuen.

Aurten daukagun helburu nagusia 1/2 IM batean 5htik beherako marka lortzea da, horretarako hiru lasterketa ditugu jomugan: Elche, Lisboa eta Zarautz (Nahiz ta hau Ironman erdia ez izan). Lehenengo lasterketa honetara prestaketa gorabeheratsua izan bada ere forma onean heldu dela azpimarratu beharra daukagu.

Hemen jarri dut azken bi IM erdietako datuak



Ikusi dezakegunez igeriketan minutu bateko hobekuntza izan du, aldiz trantzizioan galdu zuen abantaila hori, ala ta gustiz, denbora txukuna da 5h azpitik egin nahi izan ezkero. Bizikletako denbora ere oso ona izan zen bataz besteko ona ateraz, hori bai, zirkuitua ez omen zen 90kmra heltzen. Arazoak korrikako segmentuan etorri ziren, bertan 100 eskailera igo behar zituzten eta bertan etorri zitzaizkion aurreko lesioko molestiak eta denbora ikusiz gero denbora txukun bategaz 5htik behera egingo zuen.

Orain atsedena hartu, fisioa, igerilekua... eta Lisboako lasterketari begira jarri, 17 egun besterik ez zaizkigu geratzen eta. Igeriketa eta bizikletako oinarriak ondo jarriak daudela ikusita korrikako 21kmak ahalik eta modurik onenean aurre egin beharko diogu gure helburua lortzeko.

Beste alde batetik Mikelek bere lehen Ironmanerako (Ironacat) hilabete baino gutxiago geratzen zaio eta entrenamendu onak burutzen ari da. Egin izan dituen lasterketetan ere fisikoki oso ondo aurkitzen dela azpimarratu beharra daukat, beraz orain lasai eta burua erabiliz ondo entrenatu, atsedena hartu eta lasterketa luze honetara begira zehaztasun osoz prestatu behar dugu: alimentazioa, erritmoa eta garrantsitzuena, burua erabiliz lasterketa lehiatzea.

Hurrengo lasterketak:
2013/04/21 - Durangoko herri krossa 10km (Mikel) informazioa
2013/05/04 - Lisboa Triathlon (Iker) http://www.lisboatriathlon.com/
2013/05/11 - Ironcat (Mikel)  www.ironcat.org/
2013/05/18 - BilbaoTriatlon (Mikel)  www.bilbaotriathlon.com/
2013/06/09 - Zarauzko triatloia (Iker)  www.zarauzkotriatloia.com/

No hay comentarios: