HURRENGO LASTERKETAK - NEXT RACES - PROXIMAS CARRERAS

2013/06/22 - Lekeitioko triatloia (Mikel + Xabigo)
2013/07/06 - Garaiko triatloia (Mikel)

ONDARROA eta DONOSTIKO TRIATLOIAK

ONDARROAKO TRIATLOIA 2012
Orain bi asteburu izan zen lasterketa hau eta urtero bezala larunbat arratsaldez egin izan dute.Bertan egon ziren bai Mikel eta baita Jabi ere. Distantzia olinpikoan egiten den lasterketa da eta baita zirkuituko inskripziorik merkeena daukana (19,95€), adibide bikaina dirutzarik oradindu gabe maila oneko lasterketa bat antolatzeko.

SAILKAPENAK:
DONOSTIKO SPRINT TRIATLOIA
Zarautzeko Triatloi handiaren gerizpean egiten den triatloi labur honetan parte hartu zuten nire bi kirolariek eta aurreko asteko emaitzak alderatuz postuz emaitza oso desberdinak ikus ditzakegu. Beraz aste honetarako (Lekeitioko Triatloirako) etxerako lanak baditugu.



SAILKAPENAK:



















Ondaroako argazkiak
(festak.com)




ONDARROA...
Lasterketaren nondik norakoei begiratuz, lehenik Arrigorriko hondartzatik irten eta Mutrikuko Saturraran hondartzarantz abiatzen dira igerilariak, han bertan bira eman eta Ondarruko Artibai errekatik eta Calatraba zubi azpitik igaroz boxetara heltzen direlarik, guztira 1500m-ko ibilbidea osatuz. Mikelek Jabik baino igeriketa saio hobea lortu zuen izan ere 26 postu eta ia minutu ta erdi arinago atera bait zen.

Bizikletako ibilbideari dagokionez, oso gogorra dela esan genezake, izan ere bide oso gorabeheratsuak eta biurgune askorekin hasten bait ta Lekeitiorantzko bidean, handik Gizaburura joan buelta eman eta Milloi gainera joanez (3km ko igoera), handik Berritxura ta Ondarroako saihesbidetik boxetara helduz. Bi kirolarien arteko aldea nahiko erraz gutxitu zuen Jabik 36. partziala eginez atzetik aurrerantz joan bait zen. Mikel aldiz aurretik atzerantz hasi zen eta 140. partziala egin zuen. Bilboko Triatloiak eragindako nekea oraindik gainean zuela nabaria zen, eta handik horra entrenamendu egokiak egiteko zailtasunak lasterketa baldintzatu zuen.

Azken segmentua ordea oso gogorra egin ohi da eta ez zen salbuespena izan. Herri barruako ibilbide bateri 3 itzuli eginez bete behar zuten 10kmak eta bai Jabik zein Mikelek lortu zituzten denborak ez ziren oso onak izan batak 42 minutu eta besteak 44 behar izan baitzituzten. Seguruenik behar baino gehiago eman zuten bizikletako segmentuan.

Azkenean Jabik igeriketako 101. postutik 65.era egin izan zuen, kontuan hartuz bere korrika saioa ez zela ohikoa izan hobetzeko aukera asko ikusten ditut. Aldiz Mikel 50. postu hori mantendu ezinik bizikleta eta korrika saioetan postu asko galdu eta 121. ean amaitu zuen. Bere mailan 10. postuan amaituz.
DONOSTI...
Esan bezala aurreko egunean Zarautzeko triatloia egon izanak ez ohiko maila izatea da lasterketa honen bitxikeriarik handiena, baina ala eta gustiz, lasterketa polita eta ikusgarria dela esan dezakegu. Lehenik, Ondarretako hondartzan egin zute 750m ko ibilbidean igerian, bertan aurreko asteko lasterketarekin alderatuz, distantzia txikiagoan aldea handitu zion, izan ere 0:01:41eko aldea atera zion Mikelek Jabiri

Bizikletako ibilbideak aldiz, ez dauka inungo misteriorik eta agian esan dezakegu Zirkuituko ibilbiderik eta "errazena" edo hobeto esanda arinena dela, ibilbidea bera, Donostitik Usurbilera joan eta buelta delarik. Denborek ere hori esaten dute, adibidez, lehenengoen bataz bestekoa Egoitz Zalakainek egindako 37km/hkoa izanik. Gurean, Jabik denbora txukuna egin zuen baina bere esanetan laguntza gutxi izan zuen eta azkenik berak bakarrik aurrera bota behar izan zuen, ala eta guztiz indartsu dagoela ikus dezakegu 33. partziala egin bait zuen. Mikelek aldiz segundu batzuk gehiago behar izan zituen ibilbidea osatzeko eta 50. partziala egin zuen.

Korrikako saioan aldiz, hondartza inguruan Udaletxe eta Haizearen Orraziaren artean korrika eginez osatu zituzten 5kmak eta hemen beste behin ere Jabik, bizikletako esfortsuak nabaritu zituen, baina oraingoan Ondarrun baino maila hobea erakutsi zuen. Mikelek aldiz aldeari eustea lortu eta 44. postuan amaitu zuen, Jabik baino 4 postu eta 24 segundu arinago

Lasterketa honen irakurketa Ondarroakoa baino positiboagoa egin dezakegu, izan ere badirudi bai batak zein besteak beraien ohiko erritmoak hartzen ari direla eta seguru nago aste honetan Lekeition jauzi kualitatibo nabarmena ikusteko gai izango garela. Hori bai, Jabik igerian bere maila erakusten baldin badu.












































ONDARROAKO TRIATLOIA

PIGERIKETAPBIZIKLETAPKORRIKAGUZTIRA
JABI1010:25:37361:06:26890:42:082:14:1165.
MIKEL750:24:111401:11:521520:44:392:20:42121.


DONOSTIAKO TRIATLOIA

PIGERIKETAPBIZIKLETAPKORRIKAGUZTIRA
MIKEL550:15:07500:35:21610:20:051:10:3344.
JABI1240:16:48330:34:56320:19:131:10:5748.

No hay comentarios: