HURRENGO LASTERKETAK - NEXT RACES - PROXIMAS CARRERAS

2013/06/22 - Lekeitioko triatloia (Mikel + Xabigo)
2013/07/06 - Garaiko triatloia (Mikel)

LEKEITIOKO XX. TRIATLOIA


Txomin Bustindui
ni neu
Atzo egun handia izan zen niretzat eta nire inguruko askorentzat, Lekeitioko Triatloiak 20 urte bete zituen eta arazo ekonomikoei aurre eginez beste urte batez zirkuituko triatloien puntan egoten jarraitzen du. Argi geratu zen herri osoak hamarnaka baino ehunka bolondresen laguntzarekin aurrera atera daitekeela horrelako lasterketa bat.




Argazkiak: Josu Uriarte

SAILKAPENAK
 
Idoia
Goiz eta Mireia
(6 eta 5. postuak)
Arratsaldeko 16.00etan eman zitzaion hasiera 20. urtez lasterketa honi, bertan 60 emakumek hartu zuten parte itsaso eta eguraldi nahasi baten aurrean, hauen artean Ainhoa Murua (abuztuak 4an Londreseko Joku Olinpikoetan egongo den triatleta) eta baita aurtengo zirkuituan punta puntan dauden maila handiko neskak: Mireia eta Goizalde lekittarrak eta Estefania edo Itsaso Leunda bezalako kirolariak.






Handik 15minutu ingurura gure txanda izan zen, han 400 lagun baino gehiago agertu ginen Mikel eta Jabirekin batera Bilbon entrenatzen dugun beste hainbat lagunekin batera: Gaizaka, Jabo, Jabi Fernandez (svc) Idoia, Txomin Bustindui eta Lekeitiokoak, Garraitzeko talde osoa gehi Zalaka, Mikel Diegez, Txomin Garcia... lagun asko eta maila onekoak denak.
  
Jabi eta Alex
Lasterketari dagokionean, goizeko eguraldi onak eman zizkigun espektatibak arratsaldeko euriak izorratu zizkigun siri-miri itxi batekin egin behar izan bait genuen lasterketa. Lehenik 750m igerian, ondoren 21kmko zirkuitu gorabeheratsu bat Lekeitioko saihesbidetik hasi eta Milloi pare bat aldiz igoz eta azkenik 5km baino gutxiagoko ibilbidea korrika farora joan eta etorria burutuz. Igeriketako segmentuan Mikel eta ni parez pare amaitu genuen trantsizioa bizkor egin eta 50. postu inguruan atera bait ginen bizikletan, baina hotza eta beste faktore batzuk medio, geratu eta zapatilak lasai jarri behar izan nituen segundu edo minutu eder bat galduz.
 
Ala ta guztiz aurrera jarraitu eta Milloi gainerantz begi bistan ikusten nituen bi pelotoitxo  baina bapatean, nire ezkerretik Jabo eta Jabi agertu ziren platoa jarrita eta atake indartsu bat eginez, nik nire ritmoan igotzea erabaki eta azkenean Lekeitiora sartzen harrapatu genituen, hori bai jeitsieran Txominek eman zigun benetako erakustaldia. Kontua da azken segmentura entrenatzen ibiltzen garen ia denok pelotoi berdinean egon ginela: Mikel, Jabi, Jabo eta Txomin. Talde honetan nire taldekideak diren Gorri eta Markos ere bazeuden, azken honek erorikoa eduki ta gero.

Korrikako segmentuan dena erabakitzeko zegoen, gutxienez 50. postutik aurrera eta Jabik bere erritmo bortitza jarriz aurrera egin zuen hasiera hasieratik, handi gutxira Txominek ere indartsu ekin zion aldiz nik ezin izan nuen goranzkoan erritmo onik aurkitu, arnas estuka nenbilen eta ez arin nindoalako baizik eta azken bi asteak entrenamendu baldarrak egiten nabilelako baizik, Mikelek ere neure antzeko denborara egin zuen korrika eta 10 postu arinago sailkatu zen, aldiz Txomin ta Jabi 49 eta 50.ean.

PIGERIANPBIZIKLETAN
P
KORRIKAPGUZTIRA
JABI1450:13:5844
0:38:19
320:16:43501:09:00
MIKEL500:12:11850:39:491180:18:20711:10:20
XABIGO590:12:2492
0:39:59
1300:18:28811:10:51


Mikelen eta Jabiren aurreko urteko postu zen emaitza konparatuta aurrerapena nabarmena dela ikus dezakegu:
 

JABIPIGERIANPBIZIKLETANPKORRIKAPGUZTIRA
20121450:13:58440:38:19320:16:43501:09:00
20111460:13:17370:37:21590:17:12561:07:50



MIKELPIGERIANPBIZIKLETANPKORRIKAPGUZTIRA
2012500:12:11850:39:491180:18:20711:10:20
2010890:12:361840:43:101730:19:411541:15:27



Haritz eta Iñigo
7. eta 5.

Oka eta Unanue
4. eta 3.

Atzoko lasterketan bereziki harritzekoa iruditu zitzaizkidan bi gauza aipatu behar ditut, lehenik, Milloiko lehen igoera hasieran, Ainhoa Murua eta Estefaniaren atzetik zindoazen nesken taldetxoan izandako erorikoa ta gero Mireiak izan zuen jarrera, lasterketa erdia baino aurretik zuela jausi eta 5. postuan amaitzea lortu zuen besoan, hori bai helmugan sartu ta Ospitaleko bidea hartu bait zuen eta beste alde batetik, Ander Okamika, Haritz Garate eta Joseba Iturrasperen lasterketa ikusgarria (4., 7. eta 10. postuan amaitu zuten) taldekako sailkapenean lehen postua lortuz.

ZORIONAK!!!

No hay comentarios: