Asteburu honetako lehen duatloia izango da hau, San Adrianera joatearen helburu nagusia duatloiko zirkuituan puntuatzeko derrigorrezkoa den Nafarroako lasterketa egitearena da. Horrela, arauetan eskatzen dutena beteko dute Jabik eta Mikelek.
Lasterketari dagokionean, sprint distantzian distantzian izango da (5,5km | 25km | 3km )
Igandean aldiz, Sorian, Espainiako taldekako duatloi txapelketari dagokionez, Bilbaotri taldeko beste hiru partaiderekin joango dira Mikel eta Jabi.
BILBAOTRI TALDEA
Jabi Fernandez
Mikel Faundez
Jabi Fernandez (Jabo)
Iker Saez
Joseba Fernandez
![]() |
| 1. segmentua 5,5km |
Lehen korrika saioan 5, 5km egin behar dute, horretarako kale batean zehar 3 joan etorri eginez lortuko dute distantzia hori betetzea. (3 itzuli)
Bizikletako segmentuari dagokionean, herritik irten eta Peraltako gainetara joan beharko dute gero herrira berriz itzultzeko, itzuli hau bi aldiz egin beharko dute honela guztira 25kmko ibilbidea osatzeko. (2 itzuli)
Azken segmentuan, beste ibilbide bateri bi itzuli eman beharko diote, horrela 3km eginez. (2 itzuli)
Hemen behean uzten dizuet lasterketa honetako planoak.
Hauek, igandeko goizeko 09.26etan dute irteera, hau da, lehenengo taldea izango da taldekako erlojupekoa egiteko, beraz lehenengo marka jartzeko aukera izango dute, aldiz, alde negatibotik begiratuz, ez dute erreferentziarik izango lasterketan zehar.
Irteerak bi minutuero izango dira eta azkenak 13.20etan irtengo dira. Irteera lerroan talde ezagun asko egongo dira, hemengoen hartean Eibar TT, Barakaldesa, Urola KE, Sakana edota Saltoki Trikideak bezalako taldeek hartuko dute parte.
Probaren nondik norakoaren informaziorik ez dut inon aurkitu.
![]() |
| 3. segmentua 3km |
![]() |
| 2. segmentua 25km |
SORTE ON DENOI!!



No hay comentarios:
Publicar un comentario