HURRENGO LASTERKETAK - NEXT RACES - PROXIMAS CARRERAS

2013/06/22 - Lekeitioko triatloia (Mikel + Xabigo)
2013/07/06 - Garaiko triatloia (Mikel)

2012/13 ko aurre denboraldia

Gaur hasten da 2012/13 aurredenboraldia nire bi kirolarirentzako (Mikel eta Jabi) ta baita niretzako ere bai. Nahiz ta aurreko asteetan kirola egiten hasi garen, orain modu zehatzago edo programatuago batena lan egiten hasiko gara, horretarako helburu orokorrak markatu eta epe laburrekoak kontutan hartu ditugu. Beraz hemendik Gabonak bitarterate badaukagu zer landu.

Adibide lez Jabiren denboraldirako jarritako helburu orokor nagusiak hauek izango dira:

- Neguko triatloietan aurrealdean egotea
- Duatloi zirkuituko lasterketaren batean podiuma ikutzea
- Triatloietan Garaiko triatloian aurrealdean amaitzea

Nahiz ta oso zehatza ez izan jarritako helburuak orokorrean hirugarren denboraldi honetan Jabik aurreko biekin aldetatuta salto nabarmen bat eman nahi du, hau da entrenatzen erakusten duen maila lasterketan nabarmentzea.

Epe laburrean hasi da lasterketak egiten, orain bi aste Gernikan zikloturista batean parte hartu izan zuen eta garai hauetan egiten diren beste lasterketa batzuetan parte hartuko du, bai kross edota mendiko duatloietan.

Mikeleri dagokionez, honek triatloien denboraldian dauka begia eta burua. Bere helburu nagusiak oraindik ez daude ondo zehaztuta baina forma hartzen ari da:

- Distantzia Luzeko triatloiren batean aurrerapen nabarmena izatea: Bilbo, Zarautz edo Garai
- Triatloi zirkuituan puntuatu eta postu onean sailkatzea
- Triatloiren bat helburu nagusi moduan jarri behar dogu
Eta epe laburrean prestaketa bezala lasterketa korrikako lasterketa batzuetan hartuko du parte, besteak beste: Bilboko gaueko maratoi erdia edota Bilboko herri krossean.

Beraz udako oporraldiaren ostean udazkena etorri da eta etxeko lanak ere bai, hamendi aurrera bi kirolari hauen berri ematen jarraituko dut, baita ere esku artean ditugun beste proiektu batzuen berri ere bai.

No hay comentarios: