HURRENGO LASTERKETAK - NEXT RACES - PROXIMAS CARRERAS

2013/06/22 - Lekeitioko triatloia (Mikel + Xabigo)
2013/07/06 - Garaiko triatloia (Mikel)

AURREDENBORALDIARI BEGIRA... 2013

Mikel
Jabi
2011/12 denboraldia atzean utzi eta barri bateri ekiteko garaia heldu da. Horretarako pasan urteko gorabeherak hausnartu, ebaluatu eta behar izan ezkero akatsetatik ikastea egokitzen zaigu. Orain arte izan ditudan hiru kirolariak: Mikel, Jabi eta Iker denboraldi berri honetan ere nire agindupean izango dira hasiera hasieratik.

Nahiz eta batzuk geldika geldika presa ta estres gabe entrenatzen hasi badira ere URRIA jarri dugu abiapuntua, bertatik aurrera bakoitzaren helburuetara egokitutako entrenamenduak jarriko ditut, sprint, olinpiko, luzea... bezalako distantzia eta  neguko triatlon, mendiko duatloi, duatloi, triatloi... moduko diziplinetan arituko dira.

Amaitzeko zuetako baten batek bere helburua bete nahi baldin baditu, nik ahal dudan neurrian nire esfortzua eskaintzen dizuet entrenamenduak eta aholkuan emanez. Nirekin kontaktuan jartzeko bide desberdinak ditut zabalik:
FACEBOOK, e-maila: xabiergoitia@hotmail.com edo TWITTER: xabigo85

Besterik barik, eskerrik asko eta egurra 2012/13 denboraldiari!!!!

No hay comentarios: