HURRENGO LASTERKETAK - NEXT RACES - PROXIMAS CARRERAS

2013/06/22 - Lekeitioko triatloia (Mikel + Xabigo)
2013/07/06 - Garaiko triatloia (Mikel)

ROTHetik bueltan

Ia bi aste etxetik kanpo egon ta gero barriro nago etxean, Alemanian, Rothen, Ironmana egin ta gero. Bidai honetan Txomin Bustinduirekin batera egon izan naiz ta oso esperientzia ona izan da dagoneko honako 5 lasterketa dituen "beterano" batekin konpartitzea.

Bidaia lasaitasun osoz egitea pentsatu bagenuen ere, azkenean herriz herri bidaia turistikoak egiten hasi ginen, horrela Ironmaneko garaia heldu orduko atsedenik hartu gabe geratuz. Lehenik Hossegorren egin genuen geldialdia, bertako giro onak hondartzara eraman gintuen ta handik Frantzia osoa egun bitan zeharkatuz Ginebrara heldu ginen, hango dirudunen kotxe, etxe eta beste hainbat luxu ikusteko aukera izan genuen, baita ere ONU edo UNICEF en eraikinak ikusi eta hurrengo egunean Zurich aldera jo genuen, han bertako Ironmaneko bizikleta zirkuitua egin genuen (90km) kotxe ta autobus artean eta ez zitzaigun batere gustatu, seguruenik lasterketa egunean desberdina izango dela trafikorik ez egotena baina. Ta azkenik Rothera heldu ginen laugarren egunean.


Rothen bertan ibilbideak askorik ez genuen ezagutu, adibidez igeriketako ibilbidea goizeko 6:30etatik 9etara bitartean bakarrik ibil gintezke, izan ere igeri egiten genuen kanaletik hainbat itsasontziren ibilbidea bait zen. Kanal honek Rin eta Danubio ibaiak bat egiteko balio du beraz Europa erdialde osoa gurutzatu daiteke itsasontziz! Bizikletako ibilbidea aldiz Solarreko aldapa ikusi ta askoz gehiagorik ez genuen egin ta korrikakoan ezer gutxi.


 
Ostegunetik larunbatera bitartean Nurenberg eta Rotheko herriak esagutu genituen Txominen kuadrillako bat bertan lanean egonik gida turistiko oso ona izanik, bertan Naziak epaituak izan ziren eraikina ezagutu genuen eta baita garagardo daztaketa eta saltxitxa zein okela goxoa jan ere!


SOLAR igoera
Eta lasterketa eguna heldu zen... aurreko gauean pasta plater handi bat tomate pikante ta saltxitxekin nahaztuz janda jejeje Txominek goizeko 6:40an zuen irteera ta nik 7:10etan beraz oso zail genuen elkar ikustea lasterketan. Igeriketako segmentuan oso marka ona egin nuen, nire helburua erraz hobetuz, (58:37) eta egia esan oso eroso egiteko igeriketa zen izan ere ez zegoen ez korronterik ezta jende askorik ere ez, irteerak 200 pertsonakoak bait ziren. Trantzizioa lasai hartuz 4minutu baino gehiago iraun nuen eta bizikletaz 180kmko ibilbidea osatzera joan ginen. Hasi ta batera konturatu ginen lehen kilometroetan aurpegiz jotzen zuen haizeak asko gogortuko zuela eta nire sentzazioa beti kontran izan genuenarena zen izan ere 80.kmtik 160.era bitartean ezinean joan nintzen. Lehen buelta bukatu baino lehen, 70.kma Solarreko igoera famatua igo genuen, zelako giroa, zenbat jende... %9ko igoera laburra da baina hanketako mina ere kentzen du lehen igoera honek. Bigarrena 153.kman egiten da baina lehenengoaren aldean jende gutxiagorekin. Ala ta guztiz ere ikusgarria.

Bizikletako denbora 5h35ekoa izan zen, txukuna eta pozik egotekoa, baina gero zetorren onena, maratoia... buelta bakarra eman behar zen maratoia oso oso luze egin zitzaidan, lehen 4kmak asfalto goxoan egin behar ziren ta ez nuen arazorik izan, baina kanaleko bidean sartu ginenean, oinetako mina gero ta handiagoa zen eta azkenik ezin izan nuen korrika jarraitu ta ia osorik oinez jarraitu nuen 30.kmrarte. Handik aurrera km1 korrika beste bat oinez egin nuen ta bazirudien hobeto nindoala eta azken 3kmak korrika egin behar ziren izan ere kamarak eta jendeare oihuak entzuten ziren ta.
Azkenean helmugara heldu nintzen bigarren helburua betez (bukatzea) denbora ez ain ona baina pozik egotekoa Bilboko Triatloitik korrikarik egin gabe egon ostean.

Orain hurrengo denboraldiari begira atsedena hartu, osatu eta helburu berriak jartzea geratzen zait, argi daukat ere datorren urterako Ironmanik ez dudala egingo beraz seguruenik Zirkuitua eta distantzia motzeko lasterketaren bat izango dira.

Ondo izan!

ARGAZKIAK:







No hay comentarios: