HURRENGO LASTERKETAK - NEXT RACES - PROXIMAS CARRERAS

2013/06/22 - Lekeitioko triatloia (Mikel + Xabigo)
2013/07/06 - Garaiko triatloia (Mikel)

BILBOKO DUATLOIA 2012

Bihar Bilbon amaituko da duatloi zirkuitua Beti Bilbok antolatzen duen Sprint duatloiarekin. Bertan Jabi eta Mikelek beraien entrenamendu gunean lasterketa txukuna egiteko asmoz ibiliko dira. Baita ere Zirkuituko sailkapenerako azken puntuak biltzen ere.
Mañana se disputará la última carrera del circuito de duatloin en Bilbao. En la salida estaran Jabi y Mikel con la intencion de hacer un buen papel en su zona de entrenos ya que saldrán con la intencion de conseguir los ultimos puntos para la clasificacion del circuito.














Lasterketa hau Deustun hasi eta amaitzen dena da eta bertan bizi garenontzako entrenamendu gunean konpentitzeko aukera ederra dugu. Lasterketa bera Euskalduna zubiaren ingurutik korrikako segmentu bizkor batekin hasten da, guztira 5km baino gutxiagoko ibilbide bat osatuz. Esan beharra dago, aurten ibilbidea aldatu egin dutela, hau da, joan etorria ibaiaren alde beretik egingo da, ez aurreko urteetan bezala.

Bizikletako ibilbidean ez da aldaketarik espero, urtero ematen den birari aurre egin beharko dute parte hartzaileek. Deustutik hasi eta Enekuritik Artxanda igo beharra izango dute, berta aldapa labur baina gogor batekin aurkituko dira (%12koa tarte txiki batean) ondoren, bertan dagoen polikiroldegia pasa ta metro gutxira buelta eman eta hau igotako bidetik jaitsi, Erandioko biribilgunetik pasa eta Enekuritik berriz Deustura helduko dira. Bizikleta utzi, kaskoa kendu eta korrikako zapatilak bizkor jantziz azken 2,5kmak burutu beharko dituzte.

Azken segmentu honetan aurreko urteetako ibilbidea errespetatu dute, hau da, Nerbioi ibaiaren inguruan bira bat emanez, ibaiaren alde batetik joan (Deustuko Unibertsitate ingurutik) eta Arrupe zubiko eskailerak igoz ibaiaren beste ertzean jarraituko dute arineketan, Euskalduna Jauregia inguratu eta gero Euskalduna zubitik helmugara helduko dira.


No hay comentarios: