HURRENGO LASTERKETAK - NEXT RACES - PROXIMAS CARRERAS

2013/06/22 - Lekeitioko triatloia (Mikel + Xabigo)
2013/07/06 - Garaiko triatloia (Mikel)

SENPERE- ASTEBURUKO EMAITZAK (Garraitz)


Aurtengo lehen triatloi hau primeran joan izan da Garraitz Kirol Taldearentzat, hasi larunbateko taldekako garaipen zein talde mistoetako bigarren postutik eta igandeko bakarkako emaitzetara. Larunbatean, eguraldi txarra ez zain izan arazo Oka, Haritz, Joseba eta Markosek taldekako saria irabazteko, emaitzetan ikusten den moduan, berau izan zen talderik eta erregularrena, izan be ez zuten partzialik onenik egin.


HOBETO IKUSTEKO KLIKATU

Garaipen honegaz, bat baino gehiagori gorputzean beldurra sartu zaio triatloi denboraldiari begira. Beste taldekideen ingurua, talde mistoetan parte hartu zuten neska-mutilek (Mireia, Goizalde, Balen, Ander Ugarteburu, eta Jon Gorriño) podiumera igotzea lortu zuten, pasan urtean bezala 2. postua lortuz! Zorionak! Beste bi talde ere osatzeko gai izan giñen, Garraitz3 (Jonan, Paul Larrea, Gio, Jonga eta neu Xabigo), guk 33. postuan amaitzea lortu genuen eta Garraitz4k (Ibon Errazti, Mikel Errazti, Iker Prieto eta Jon Bilbao) 47. postua eginez. Esan beharra dago guztira 78 taldek parte hartu zutela, beraz emaitzak bikainak izan ziren! ZORIONAK DANORI!!
Igandearako 4 taldekide geratu ginen drafting gabeko triatloia egiteko, eta horretarako gaua Lesakan igaro ta gero berriro joan giñen Senpereko lakura. Eguerdiko 13:30etan hasten zen triatloia eta ordurako dena prest izan beharra geneukan. Aurreko egunaren aldean, atzokoa eguraldi eguzkitsua izan zen eta haize apur bat ere bazegoen, lakuaren tenperaturari dagokionean 13-14ºtan zebilela entzun izan genuen eta baita frogatu ere. Beroketa luzearen beharra geneukan.

SAILKAPENA (egin klik hobeto ikusteko)

Nesken irteera eta minutu gutxira irten giñen gu, 360bat lagun 1500m igerian, 40km bizikletaz eta 10km korrika egiteko asmoarekin. Igeriketako ibilbidea aurreko eguneko zirkuituari bi bira eman beharrekoa zen, hondartzatik irten eta boxetara heltzeko. Segmentu honetan Okak zein Haritzek erakustaldia eman zuten bata 3. eta besteak 6. postuetan irtenaz. Atzerago, 51. postuan atera nintzen ni eta Balen 79. Bizikletako ibilbidea 20kmko bi itzuli osatuz betetzen genituen 40kmak, ibilbide gogorra, gora-beheratsua eta zoru txarrekoa zati handi batean. Okak egin zuen hemen ere gure arteko markarik onena 21. partziala eginez, Haritzek 34segundu gehiago behar izan zituen eta 22. partziala egin zuen. Balenek aldiz 47. posturarte aurreratzea lortu zuen nigandik oso gertu 43. ean hasi bait nintzen korrika. Azken segmentu honetan lakuari 3 bira eman behar zitzaion guztira 10km korrika egiteko, ibilbidea erdia asfaltoan eta beste erdian zoru aretsu eta putzutsu batean egin behar izan genuen. Sailkapenari dagokionez, Anderrek bere 7. postua mantentzea lortu zuen 36:37ko denbora bikaina eginez eta Haritzek ere 15. postua mantendu zuen 37:46ko marka ezarriz. Nire aldetik ezer gutxi, korrika saioa hobetu beharraz gain hanketako arazotxo batzuk ere ez zidaten askorik lagundu eta 43. postutik 111.era jauzi nintzen. Balenek aldiz ez zuen korrika egin hilabeteetan daramatzan hankako mina handitzeko bildurrez, gainara 3 aste barru Lanzaroteko Ironmana izanik ondo zaintzea tokatzen zaio.

Orokorrean pozik egiteko emaitzak lortu genituen talde bezala eta baita pertsonaki ere, zerbait hobetzekotan azken korrikaldia izango zen nire kasuan baina ezin dezaket gehiago eskatu, nire helburu nagusietako bat Maiatzak 19an Bilbon daukat ta ezin naiteke orain lesionatu. Pozik nago igeriketako partzialagatik izan ere Ironmanera begira ordu batetik behera egiteko bidean nagolako eta bizikletan atzo egindakoa baino gehiago egiteko gai naizelako.

Ondo ibili ta hurrengo sarrerararte!!!

No hay comentarios: