HURRENGO LASTERKETAK - NEXT RACES - PROXIMAS CARRERAS

2013/06/22 - Lekeitioko triatloia (Mikel + Xabigo)
2013/07/06 - Garaiko triatloia (Mikel)

PODIUMETIK 35"ra (DURANGOKO DUATLOIA)


Mikelen
kronika
Larunbatean Durangoko duatloia jokatu zen ta berau Euskadiko Duatloi Txapelketa zeukan jokoan. Gorabehera askoko lasterketa izan zen bai zirkuituari dagokionean ta baita epaileek izan zuten jokabideagatik izan ere aurrealdean zeuden 5 duatleta (onenak) deskalifikatuak izan ziren bizikletako sektorean kontrako errailetik joatearren.Maila absolutuan Endika Gartziak (Saltoki) irabazi zuen bigarren postuan 17segundura Arkaitz Zamakona (Extrem Zornotza) izanik.

Mikelek aldiz berak uzte baino askoz hurbilago izan zuen podiumeko 3. postua izan ere 35segundura geratu bait zen 5. postuan. Esan beharra daukat lasterketa asko konplikatu izan zitzaiola bere erruz hasieratik topera joan bait zen ta topea 7. kman aurkitu bait zuen. Honela azken 3kmak ahal zuen bezala amaitu zituen eta horrek bizikletako segmentuan ere eragina izan zuen. Gainera bizikletan zioan taldean laguntza handirik ez zuen izan ondorioz desgaste handia eragin zion. Azken korrikaldira justu heldu zen, argi ikus dezakegu sailkapenean sufritzen amaitu zuela. Maila absolutuko sailkapenari dagokionez, 72. postuan amaitzea lortu zuen eta guztira 303k amaitu zuten.

Orokorrean nire uztean ez zuen hain txarto egin, baina akatsetatik ikasi beharreko gauza asko daudela esan genezake, Durangokoa bezalako duatloi gogor batean aurrean gaudenean. Hurrengo baterako dosifikatzea da klabea gehien bat duatloiaren ibilbidea nolakoa den ez badakigu, draftinga dagoen lasterketetan bizikletako segmentuan laguntzarik ez izatea normala eta legala izatez badelako.

Besterik barik aipatu beharrekoa daukat gurekin entrenatzen duen Ondarrutar Ironman baten denboraldia bikaina, orain bi asteburu Bizkaiko 3. postua lortu zuen Ermun eta oraingoan Durangon 9. postuan sailkatu zen, Euskadiko 6. postua lortuz!!! AUPA TXOMIN ROTHen sub 10h BAIETZ!!!

23 urtez azpikoen SAILKAPENA:

IZENA10km40km5km GUZTIRA
1IBAI ETXEANDIA0:36:401:09:120:18:442:04:36
2IÑAKI ARRIZABALAGA0:38:061:08:570:19:402:06:43
3MIKELATS TRESPALACIOS0:39:041:09:260:20:302:09:00
4ENDIKA URIEN0:39:141:09:200:20:442:09:18
5MIGUEL FAUNDEZ0:38:271:10:160:20:522:09:35
6ANDER ZUBIZARRETA0:39:160:00:000:00:002:09:46
7MIKEL LABAKA0:39:551:10:480:20:312:11:14
8ASIER MARTIJA0:40:301:10:290:21:322:12:31
9UNAI ARISTI0:40:091:12:040:21:572:14:10
10UNAI URIEN0:41:131:13:460:22:142:17:13
11ANDER FORMOS0:42:151:10:520:24:352:17:42
12ALVARO CORTAZAR0:41:251:13:460:22:342:17:45
13ASIER LEON0:43:391:11:360:23:122:18:27
14OINATZ URTIAGA0:43:041:12:130:25:042:20:21
15UNAI ETXEZARRAGA0:43:541:16:360:23:512:24:21

SAILKAPENAK

No hay comentarios: