HURRENGO LASTERKETAK - NEXT RACES - PROXIMAS CARRERAS

2013/06/22 - Lekeitioko triatloia (Mikel + Xabigo)
2013/07/06 - Garaiko triatloia (Mikel)

GERNIKAKO DUATLOIA 2012

Orain 15 urte Gernika ospatu zen munduko kopak egin zuen famatu duatloi hau bai Euskal Herrian zein Mundu mailan eta handik aurrera (urte batzuetako geldialditxo bat tarteko) maila bikaina eskaini izan duten lasterketa dugu biharkoa. 1997. urtetik hona ibilbideari dagokionez aldaketak jasan izan ditu lastereta honek, izan ere laburra izatetik sprint izatera pasatu zen eta baita drafting gabe izatetik izatera. Zirkuituak ere aldaketa nabarmenak izan zituen, adibidez munduko kopan Ereñotik egin zuren bizikletan eta orain urte gutxirarte (sprintera salto egin zutenean) bi aldapa igo behar ziren, Gereikiz eta Errigoiti. Korrikako zirkuituek aldiz ez dute hain aldaketa nabarmeni jasan. Ala ere, gaur egungo Gernikako Duatloia beti bezain ikusgarria izaten jarraitzen du bai parteartzaileei dagokienez eta baita Gernika ta Urdaibaiko inguruan kokatzen delako. Azpimarratzekoa da ere aurten Euskadiko Txapelketa dela ta horrek ere bere erakargarritasuna dauka.

Biharko irteeran Mikel eta Jabi egongo dira ta aste honetan sentsazio oso onekin entrenatu izan dute kirolari bi hauek beraz espektatibak inoiz baino gorago ditugu. Jabi adibidez, oporraldietatik bueltan erritmo onean aritu da korrika eta Mikelen inguruan zer esanik ere ez!!! bere 1000mko markak apurtu bait ditu aste honetan. Bizikletan ere txukun dabiltza ta egia esan lasterketa honek ez dauka zailtasun handirik segmentu honetan.

KORRIKAKO ZIRKUITUA
BIZIKLETAKO ZIRKUITUA
Beraz bihar ikusiko da ea ze postutan eta zelako sentsazioekin amaitzen duten, triatloiak gero ta urbilago bait daude ta!!

Animo ta sorte on bihar Gernikan parte hartuko duzuen guztioi!



JABIREN BLOGEKO SARRERA (azken lasterketen kronika)

No hay comentarios: