HURRENGO LASTERKETAK - NEXT RACES - PROXIMAS CARRERAS

2013/06/22 - Lekeitioko triatloia (Mikel + Xabigo)
2013/07/06 - Garaiko triatloia (Mikel)

ERMU ETA ZORNOTZAKO DUATLOIAK (kronika)

pasan astean entrenatzen
Asteburu honetan bakarrik Jabik parte hartu du ta bertan bi lasterketatan egon dan: larunbat ta igandean jokatutako bi duatloietan. Lehenik Ermuan jokatu zen duatloian parte hartu zuen, hau Bizkaiko txapelketa ere izan zen ta gauza asko zeuden jokoan. 1989ko tourrean Periko Delgadoren antzekoa egin zuen, izan ere irteera ema ta 1:25 beranduago hasi bait zuen lasterketa. Ala ta guztiz ere aurtengo denboraldian lortu duen posturik onena lortu zuen, 9. postuan amaituz!!! ta oraindik eta harritzekoagoa dena korrika 16:46ko denborarekin 17. denborarik onena markatzea lortu zuen. Bizikletako partziala ta azken korrikakoa ere oso onak izan ziren 9. ta 11.ak izanik. Bizkaiko Txapelketari dagokionean podiumetiko oso oso urbil geratu zen, 4. postuan, Kepa Ruiz, Gorka Bizkarra eta Txomin Bustinduiren atzetik.


Igandean berriz, larunbatean egindako esfortzua nabaritu zuen, bizikletako sektorean gehien bat, zornotzako ibilbide gogorrean sufritzea tokatu bait zitzaion. Azkenik 21. postuan amaitu zuen. Baina ala ta guztiz asteburuko balantzea positiboa delakoan gaude. Orain deskantsatzea tokatzen zaigu apirilera begira datozen lasterketa garrantsitzuei aurre egiteko.

Beste alde batetik notizi txar baten berri eman behar dizuet, izan ere entrenatzen ibili izan naizen 3 kirolarietatik batek (Ibanek) kirol hau uztea erabaki du aste honetan. Espero dezagun hurrengo hilabeteetan berriro bueltan ikusi ahal izatea izan ere emaitza onak lortu ditzakeen kirolaria delakoan nago.

EMAITZAK:

Datorren asteari begira, Duatloiko Euskadiko Txapelketa egongo da jokoan Durangon, ta bertan Mikel egongo da ordezkari bezala. Ea podiuma zapaltzeko aukerarik daukan!!! Sorte on!!!

No hay comentarios: