Asteburu honetako duatloia Basauriko sprint duatloia izan da. Bertan lehenengoz nire hiru kirolariak ikusteko aukera izan dugu eta postu onak egiteko aukera izan dute, izan ere asteburu honetan Euskadiko Selekzioarekin joan dira aurrean ibiltzen diren oilar gehienak. Hau horrela izanik, igande goizean dena emateko prest aurkeztu ziren Basaurira.Lasterketari dagokionean bi gauza dira aipatu beharrekoak, lehenengoa 23 urtez aspiko mailan, Iban eta Mikel, biak igo zirela podiumera (2. eta 3. postuan) ta bigarrengoa Jabik egin izan zuen lasterketaren ingurukoa, deskalifikatua izan arren, lasterketa burua ibili zela.
Gazte bi hauei dagokienez, lehen postua oso hurrun geratu zitzaien izan ere irabazleak (Artzai Beranoagirre) korrikako bi partzialetan lehen postua lortu zuen beraz oso zaila izan zen beregana hurbiltzea. Sailkapen absolutuari dagokionean, 30 eta 32. postuetan sartu ziren. Banaka aztetu ezkero, Ibanek postu ona lortu arren ez zuen oso pozik bukatu, bereziki bizikletako ibilbidean izan zituen sentsazioak ez zirelako onak izan, bere esanetan aldapa beheran asko atzeratu bait zen. Ala ta guztiz ere oso ondo bukatu zuelakoan nago, izan ere denboran zehar izan dituen molestiarik ez du izan eta azken partziala 22. postuan egitea lortu zuen. Mikeleri dagokionez, lasterketa txukuna egin izan zuen, atzetik aurrera. Lehen korrika saioa 47. postuan hartu bait zuen bizikleta, sektore honetan erorikoa izan arren azken partziala 26. denbora markatuz egiteko gai izan zen beraz pozik egoteko modukoa da. Alde txarrena lasterketak hankan sortu zaion molestia dugu, ea susto bat besterik ez baden.
Jabiren kasuan zer esanik ere ez dago egin izan zuena ezin daitekeela errepikatu, hau da, beste duatleta batek emandako botellinetik edatearren deskalifikatua izan zen, gainera duatleta hau Ander Okamika izan zen!. Ala ta guztiz ere lasterketa amaitu zuen, 7. postuan sartuz (nahiz ta sailkapenetan ez agertu). Honekin argi ikusten dugu forma oso onean aurkitzen dela Jabi ta hemendik aurrera daukagun helburua geratzen diren duatloiak ondo prestatu ta triatloietara begira igeriko sektorea menperatua izatea izango da.
Basaurikoari dagokionez ere, Jabik bukatuko balu, taldekako emaitza oso ona izango litzateke, izan ere 3. postuan sailkatuko zen Bilbaotri taldea. Pena bat da, baina lasai egon zaitzete, etorriko dira lasterketa hobeak
KRONIKAK - MIKEL - JABI
SAILKAPENAK: OROKORRA - SUB23
BASAURI 2012 | KORRIKA | BIZIKLETA | KORRIKA | GUZTIRA | |
1 | ARTZAI BERANOAGIRRE | 0:20:04 | 0:41:42 | 0:09:21 | 1:11:07 |
2 | IBAN MICIECES | 0:21:45 | 0:41:41 | 0:10:37 | 1:14:03 |
3 | MIGUEL FAUNDEZ | 0:22:39 | 0:40:40 | 0:10:52 | 1:14:11 |
4 | MIKELATS TRESPALACIOS | 0:23:01 | 0:39:44 | 0:12:07 | 1:14:52 |
5 | UNAI ARISTI | 0:24:43 | 0:43:28 | 0:12:25 | 1:19:36 |
6 | IÑAKI ARMOLEA | 0:24:09 | 0:42:56 | 0:13:13 | 1:20:18 |
7 | GORKA LERMA | 0:23:06 | 0:43:11 | 0:14:03 | 1:20:20 |
8 | UNAI URIEN | 0:23:30 | 0:45:13 | 0:12:02 | 1:20:45 |
9 | ALVARO CORTAZAR | 0:23:44 | 0:44:12 | 0:12:58 | 1:20:54 |
10 | JAGOBA EGAÑA | 0:24:08 | 0:44:47 | 0:12:13 | 1:21:08 |
11 | AITOR LIZASO | 0:25:59 | 0:54:52 | 0:12:17 | 1:33:08 |
PROGRESIOA:
2 | IBAN MICIECES (2012) | 0:21:45 | 0:41:41 | 0:10:37 | 1:14:03 |
10 | IBAN MICIECES (2010) | 0:23:39 | 0:42:33 | 0:13:32 | 1:19:44 |
No hay comentarios:
Publicar un comentario