HURRENGO LASTERKETAK - NEXT RACES - PROXIMAS CARRERAS

2013/06/22 - Lekeitioko triatloia (Mikel + Xabigo)
2013/07/06 - Garaiko triatloia (Mikel)

BASAURIKO DUATLOIA 2012


Iban atzo goizeko entrenamenduan
Igande honetan Duatloi Zirkuituan ezaguna dan lasterketa bat jokatuko da Basaurin. Mundu honetan bizi garen askoren debut lasterketa da hau izan ere urte askotan zehar antolatzen duten duatloia da. Zirkuituan daukagun duatloi gogorrenetako bat da hau, izan ere aldapa ugari igo beharra daukate, bai korrika zein bizikletaz (Zaratamo). Sprint distantzian jokatuko da lasterketa hau, ondorioz, 6,209km korrika, 19,900km bizikletaz eta 2,907km korrikan egin beharko dute.



IBILBIDEAK - KORRIKA - BIZIKLETAN



Bertan egongo dira, printzipioz, Jabi eta Iban, printzipioz diot izan ere Mikelek oraindik ez dauka argi zer egingo duen, EHUko ikaslea izatearren dohainik daukanez izena emango du. Ikusten denez ez dago orain arte aurrean egon izan diren "oilarrik" beraz Jabirentzako aukera ederra litzake aurrekaldean sartzeko, baina duda batzuk ere baditugu izan ere aste hasieran bi egun gaixorik egon da ta agian eragina izan dezake. Ibaneri dagokionez egoera oso onean dagoelakoan dago ta espero dugu ea askotan min egiten dion hanka horrek pake apurbat ematen badio izan ere emaitza ona lortzeko aukera paregabea dauka.

  SUB 23 maila:
 
1IÑAKI ARMOLEAALARABI
2ALVARO CORTAZARINDEPENDIENTE
3IÑIGO ROASEGURO UN DIA
4YOSU SANZDEBA-ITZIAR EXTREAM
5MIKELATS TRESPALACIOSENKARTERRI BTT
6UNAI URIENMUGARRA
7IBAN MICIECESBILBAOTRI
8MIGUEL FAUNDEZBILBAOTRI

Sorte on denoi!!!

No hay comentarios: