HURRENGO LASTERKETAK - NEXT RACES - PROXIMAS CARRERAS

2013/06/22 - Lekeitioko triatloia (Mikel + Xabigo)
2013/07/06 - Garaiko triatloia (Mikel)

SOPELANAKO DUATLOIA 2012



Gaur Duatloiko Euskal Zirkuituko bigarren froga jokatuko da Sopelanako herrian arratsaldeko 16.15 emakumeen irteera eta ordu laurden beranduago (16.30etan) gizonezkoena.
 Gaurkoan, Mikelek parte hartuko du ta espektatiba onekin gaude, izan ere astean zehar ondo entrenatu du ta denboraldia gogo biziz hasteko asmoarekin dago. Atzo gainera zirkuituan bertan izan ginen bai korrikako zein bizikletako segmentuak ikusten ta gustora geratu ginen egindako hausnarketekin. Esa beharra dago bizikletako ibilbidea oso gogorra izango dela izan ere hasi bezain pronto igoera labur bezain gogorra daukate Barrikara bidean eta amaieran ere konplikatutzat jotzen dugu azken 2-3kmak gorabera etengabekoak bait dira.


Printzipioz 10 izango dira 23 urte azpikoetan parte hartuko dutenak beraz lehia egongo da segurueni hasiera hasierati. Hemen jartzen dizuet zerrenda:

Sub23 mailako duatletak:

Iñaki Arrizabalaga
Unai Etxezarraga
Miguel Faundez
Guillermo Fontan
Xabier Llano
Unai Nieto
Ibon Romero
Roberto Tesouro
Unai Urien
Oinatz Urtiaga

Animo ta sorte on!!

No hay comentarios: