HURRENGO LASTERKETAK - NEXT RACES - PROXIMAS CARRERAS

2013/06/22 - Lekeitioko triatloia (Mikel + Xabigo)
2013/07/06 - Garaiko triatloia (Mikel)

ISABAKO NEGUKO TRIATLOIA (Euskadiko txapleketa)

Mikelek parte hartuko duen lasterketa hau, atzeratutako lasterketa bat da, izan ere orain aste batzuetako eguraldi txarrak dela ta, asteburu honetarako utzi izan dute. Lasterketa bereiz honetan 3 kirol mota desberdin egin behar dira, triatloi arruntean bezala baina igeriaren ordez iraupeneko eskia eginez.

Distantziei dagokienean, lehenik 8,3kmko distantzian korrika egin beharko dute, ondoren 22km bizikletan egiteko, Belaguako eski estaziorarte, han eskiak hartu eta azken 10kmak iraulen luzeko eskien bidez egin beharko dute elurraren gainean.

Txapelketei dagokienez, bi txapelketa egongo dira jokoan, alde batetik Nafarroako txapelketa ta bestetik Euskadikoa. Gure helburua Euskadiko txapelketa irabaztea izango da 23 urtez azpikoetan. Momentuz hauek dira 23 urte azpikoetan izena eman dutenak:

Alex Altuna Velasco - Antxintxika
Xabier Zarranz Domench - Saltoki
Miguel Faundez Sekirkin - Bilbaotri

No hay comentarios: